Musika Industriaren Elkartea
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea? Orduan, KSIei zuzendutako BDCCren tailerra interesatzen zaizu, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko. Maitena Salinas kazetari eta coaching…
MIEk Musika Bulegoarekin elkarlanean, ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia antolatu du BIME Pro azokaren programazioaren barruan. Bilboko Euskalduna jauregiko 5H aretoan ospatuko da urriaren 26ean, goizeko 10:00etan. 2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak jorratuko dira…
Oraindik zabalik dago MIE elkarteko bazkideentzako Bidaia Poltsaren deialdia. Laguntza hauen helburua, 2023an egingo diren musikaren merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko aukera eskaintzea da. Urtea amaitu arte 150 €+ BEZa eska daiteke Euskal Herritik kanpoko azoketarako, eta 250 €+…
Durangoko Azoka datorren abenduaren 6tik 10era ospatuko da. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste. Zabalik da azoka honen programazioan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea irailaren 15etik urriaren 15era. Sortzaile, argitaletxe…